Nontzeberri

Navarro Villoslada 2024 Literatura Sariaren irabazleak

Francisco Javier Plaza eta Eduardo Valencia, Navarro Villoslada 2024 Literatura Sariaren irabazleak izan dira.

Eduardo Valenciak euskarazko kategorian irabazi du Sabino Arana Iruñerriko Elkanon obrarekin eta  gaztelaniazko kategorian Francisco Javier Plazak  Días de Nada lanarekin jaso du saria.
Sabino Arana Iruñerriko Elkanon kantua eta dantza uztartzen dituen komedia politikoa da, Sabino Arana euskal nazionalismoaren aitaren eta Miguel de Unamuno idazle antinazionalistaren arteko liskarrean oinarritua. Antzezlanak, satiraren bidez, tolerantzia eta aniztasunarekiko errespetua sustatu nahi ditu.

Nafarroako Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak Navarro Villoslada Literatura Sariaren bigarren edizioa abiarazi zuen udaberrian. Gaztelaniazko eta euskarazko literatur lan argitaragabeen sorkuntza eta argitalpena bultzatzea da sariaren helburua. Aurten, lehiaketaren bigarren edizioa izan da eta sarituko diren sorkuntzek 15.000 euro jasoko dituzte. Sariketara aurkezten diren lanak (gaztelaniazko modalitatean edo euskarazkoan) mota hauetakoak izan daitezke: Narratiba, poesia eta prosa poetikoa, antzerkia, komikia eta eleberri grafikoa, saiakerak eta biografiak, eta haur eta gazte literatura. Parte-hartzaileek bi modalitateetako bakar batean aurkeztu ahalko dute lan bakarra (gaztelaniaz edo euskaraz).

Ekainean, Navarro Villoslada 2023 Literatura sarien lehen edizioan saritutako bi lanak kaleratu zituen Nafarroako Gobernuko Kultura sailak. Lehen edizioan, Angel Errok eskuratu zuen saria Itzulpena-Traducción obrarekin. Gaztelaniaz, Pello Pellejero izan zen irabazlea Caen láminas muertas lanarekin.

Exit mobile version