Natural Project laukote gipuzkoarrak Dcimas izeneko beraien lehendabiziko lana plazaratu zuen duela zazpi urte inguru. Lan hori kaleratu ostean, buru-belarri ekin zioten kontzertu bira bati. Him, Depeche Mode eta Julieta Venegas bezalako artistekin jo zuten, besteak beste.
Discontinuidad 11 abestiz osatuta dago, eta aniztasuna da bigarren lan honen ezaugarrietako bat. Horren erakusle, diskoan aurkitu daitezken bi erremixak eta Gorka Merchanen La casa de mi padre pelikularako egin duten kantua.
Promomusikak bidalita