Nontzeberri

Natura eta bizitza goraipatzeko esperientzia

Panta Rhei taldeak natura eta bizitza goraipatzeko esperientzia berria sortu du: Izarren Hartza antzezlana. Ikusle guztientzako esperientzia da, batez ere 3 urtetik gorako kideak dituzten familientzat. Izarren Hartza izaki bizidunen arteko bizikidetza harmonikoa berreskuratzera gonbidatzen gaituen sorkuntza da.

Bertako kideek adierazi duten moduan, pieza “bakarrik bizi den eta bere prozesuei autorrealizazioa lortu arte ausardiaz aurre egin behar dien pertsonaia baten hasierako bidaia da. Ezbeharrak gaindituko ditu eta bere itzal, ahulezia eta beldurrei aurre egingo die. Arazoei eta arriskuei aurre egingo die eta munduan zer leku dagokion jakingo du bizitzaren indarrarekin konektatuz. (…) ekologia sakonaz hitz egiten digu, eta izaki bizidunen arteko bizikidetza harmonikoa berreskuratzera gonbidatzen gaitu, bizitza orok berez duela balioa gogoraraziz, gizakiarentzat baliagarria izan ala ez.
Izarren hartza zaurgarritasunaren, zoriaren, desordenaren eraginpean haziko da, eta ziurgabetasunaren ustekabeko ondorioei aurre egin beharko die, patuaren kolpeak jasoz, bizitza zoriontsua bizitzeko idealetik begiak kendu gabe.”

Eta lanaren helburua, “biodibertsitatea errespetatzeko sentsibilizazio-sorkuntza, animalia-bizitzak ingurune naturalean duen sinpletasunean eta harmonian oinarritua, beldurraren gauzatzeak hausteko eta mundu zoriontsuago bat sortzearen balioa aurkitzeko.”

Antzerkiak, musikak, dantzak, kantuak, land art deiturikoak, ikusmen arteek eta poesia bisualak bat egingo dute abenturazko ibilbide dinamiko, interaktibo eta desafiatzaile horretan.

Datak, non eta noiz jakiteko: Panta Rhei taldea.

Exit mobile version