Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak urtero antolatzen duten 2012ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako kontakizunak eta poesiak jasotzen dituen Narrazioak eta olerkiak 2012 liburua argitaratu dute.
Lehiaketaren xedea ondokoa da: “Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea”.
Iazko deialdian ondokoak izan ziren irabazleak: Izar Foroni, Iñaki Arizmendi, Uxue Imaz, Garazi Mugarza, Markel Txasko, Maialen Akizu, Eider Perez eta Maialen Elortza. Accesita lortu zuten Nerea Urrestillaren, Ana Zubiaurreren, Olatz Erkorekaren eta Jon Foruriaren. Horien guztien lan sarituak liburuan daude jasota.
Epaimahaia hauexek osatu zuten: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta, A mailan; eta Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza, B mailan.