Nontzeberri

Narratiba Solidarioaren V. Literatur Lehiaketa

Alez Ale Hego-Ipar elkartasun taldeak eta Muskizko Udaleko Ongizate Sailak, herrien arteko elkartasuna eta literatur sorkuntza bultzatzeko, lehiaketa hau antolatu dute.

Lehiaketa honetan parte hartzeko, ezinbestekoa da 18 urte edo gehiago edukitzea. Gaztelaniaz zein euskaraz idatziko diren lanen gaia pertsonen arteko elkartasunari buruzkoa izan behar da. Lanak argitaragabeak izango dira eta espazio bikoitzean idatziz bi folio baino luzeagoak ez dira izango, eta hiru aletan aurkeztu beharko dira irailaren 23a baino lehenago helbide honetan: Gaztegunea, Muskiz 48550 Bizkaia.

Gutun-azalaren kanpoaldean”Osmundo Bilbao literatur lehiaketa Alez Ale” idatziko da eta barruan hartzailearen izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea eta telefonoa idatzi beharko dira.

Epaimahaiaren erabakia azaroaren lehen hamabostaldian jakinaraziko da.

Sariak hauexek dira: Lehenengoa, 300 €; bigarrena, 200 € eta hirugarrena 100€.

Exit mobile version