Nontzeberri

Nagore Legarretaren “Hysteron” argazki bilduma, Photoespaña jaialdian

Nagore Legarretaren Hysteron argazki bilduma Photoespaña 16 nazioarteko argazki festibalean erakusteko aukeratu dute, zehazki Off festibalean. Hori dela eta, ekainaren 9an Madrilgo Aspa Contemporary galerian Nagore Legarretak Hysteron erakusketa inauguratuko du.

Bestalde, Hysteron argazki bilduma izatetik proiektu zabalagoa izatera pasatu da. 2016ko irailean eta urrian,  Donostiako Koldo Mitxelenan lan honen atzean dauden ideiak plazaratzeko emanaldia prestatzen ari da egilea beste kolaboratzaile batzuekin, hala, Danele Sarriugartek eta Gorka Setienek testu errezitaldia egingo dute, eta Mariano Hurtado Bravo, Aida Torres eta Benat Iturrioz latekin egindako instrumentu banda osatzen ari dira ( gogoratu, argazkiak ere latekin egindako kamarekin atera ziren). Bertan ere, Txaro Unzillak gorputz mugimendua jarriko du eta Nagore Legarreta argazkiekin arituko da. Formatu handiko argazkiekin erakusketa ere jarriko da Koldo Mitxelenako Ganbaran, irailaren erdialdetik urriaren erdialdera.

Horrez gain, proiektua osatzen duten testuak, argazkiak eta musika ere argitaratuko ditu Bilboko Banizu Nizuke argitaletxeak, eta emanaldiaren egun berean aurkeztuko da oso formatu berezi batean. Proiektu honetan Karlos Osiñagak (diskoaren grabaketan) eta Ramon M. Zabalegik (maketazioa eta ilustrazioa) ere parte hartuko dute.

Exit mobile version