Nontzeberri

Nafarroko Txapelketa finalari begira dago, eta Bizkaikoa aurrera doa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa jokatu da Bermeon, eta Aitor Bizkarrak irabazi du saioa. Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Mendiburu Valor bildu dira ekitaldian.

Datorren astean jokatuko da azken finalaurrekoa. Finalaurrekoetako bi bueltetako puntuazioak batuta, puntuazio altuena lortzen duten 8 bertsolariak sailkatu dira finalera. Hortaz, sailkapen orokorrari begiratuta, matematikoki Aitor Bizkarrak eta Aitor Etxebarriazarragak finalean kantatuko dute.

Beste aldetik, Nafarroako Bertsolari Txapelketan finalaurreko guztiak jokatu dira eta  Nafarroa Arenako finalean kantatuko duten bertsolarien zerrenda osatu da: Joanes Illarregi Marzol, Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Sarai Robles Vitas, eta Eki Mateorena Zozaia

Finala azaroaren 29an izango da, Iruñeko Nafarroa Arenan, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Exit mobile version