Nontzeberri

Nafarroako kulturari buruzko kartografia kritikoak

Eskasiaren Kultura kolektiboak, Axel Moreno eta Andoni Iso zuzenduriko Nafarroako Kulturari buruzko kartografia kolaboratiboak eta narratiboak izeneko tailerra atondu du larunbaterako, Iruñeko Triki Traku espazioan.

Eskasiaren Kultura lan talde independente eta irekia da, kulturak Nafarroan bizi duen egoeraz kezkaturik dauden kultur langileek eta herritarrek osatua. Haren lehentasuna kultura libre eta parte-hartzailearen elkargune ekintzailea sortzea da, plataforma izan dadin gizarte eta kultur gune autogestionatua errebindikatzeko erakundeek utzitako espazio publiko batean.

Duela hilabete batzuk, apirilean, Eskasiaren Kulturaren Jardunaldiak antolatu ziren Katakrak-en. Han, kulturak Nafarroan bizi duen errealitateari heldu nahi izan zioten, kultura antolatzeko eta finantzatzeko modu berriak, hala nola commons edo herri-ondasuna, eta kulturaren pedagogia kritikoa aztertuz.

Ildo horretatik jarraiki, Eskasiaren Kulturak tailer hau antolatu du, espazio publiko baten barruan gizarte eta kultura zentro autogestionatua sortzeko helburuarekin.

Informazio guztia plataforma honen webgunean eskuratu ahal duzue.

Exit mobile version