Nontzeberri

Nafarroako Filmategiak Film Laburren III. Lehiaketa egingo du

Lehiaketa honen helburua da gazteen artean sormena eta adierazpen artistikoa sustatzea ikus-entzunezkoen bidez, jatorrizko eta kalitate handiko film laburrak eginez. Epea zabalik dago eta izena emateko eta film laburrak bidaltzeko azken eguna azaroaren 27a da.

Lehiaketa 14tik 30era urte bitarteko gazteentzat da, eta banaka edo taldeka parte har dezakete. Film laburren gaia librea izango da. Proposatutako ideiaren sormena, originaltasuna eta talde artistikoan eta teknikoan gazteek duten parte-hartzea baloratuko dira. Ez dago nazionalitate- edo bizileku-mugarik. Baldintza bakarra da film laburraren zuzendariak Europako Gazte Txartelaren titularra izan behar duela eta berak egin behar duela inskripzioa.

Film laburrak gutxienez minutu bat eta gehienez 10 minutu iraungo du, kredituak barne. Ez dira onartuko iraupen hori baino film luzeagorik.

Honako sari hauek emango dituzte: Film Labur Onenaren Lehen Saria (600 €), Film Labur Onenaren Bigarren Saria (400 €); Nafarroako Film Labur Onenaren Saria (350 €); Interpretazio Onenaren Saria (300 €) eta Argazki Onenaren Saria (300 €).

Hemen kontsultatu ahal dituzue oinarri guztiak.

Exit mobile version