Apirilaren 29tik maiatzaren 13ra bitartean, Nafarroako geografia kurrituko duen Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdia antolatu da.
Lehen egunean, Rouge Elearen Ronde lana ikusi ahalko da Zizur Nagusiko Erreniega Parkean. Ronde ikuskizunean dantza eta zirko garaikidea nahasten dira aireko elementuekin; haren gaia senidetasuna da, haurtzaroaren ikuspegitik ikusita. Trapeziotako erabiltzen den lanpara batetik zintzilikaturik, bi ahizpak beren arteko lokarri konplexuak erakusten dituzte: konplizitatea eta maitasuna, baina baita elkarren arteko lehia eta liskarra ere. Bizi oso bateko urratsetan barna egiten den zeharkaldi honetan, gorputzak senez jostatzen dira, elkar ukitzen dute, elkarri ihes egiten, elkar nekatzen, elkar lotzen. Rouge Elea konpainiak aireko zirkuaren, dantzaren, musikaren eta objektu eta irudien arteko gurutzaguneak arakatzen ditu Hendaian duen egoitzan.
Egun horretan ere, Barañaingo Auditorioan, eta Dantzaren Nazioarteko Egunaren karietara, gala antolatu da (Haizeak Dantzaren aldeko Nafarroako Elkartea, DNA Jaialdiaren laguntzailea), bertan Itsaso A. Cano nafarraren konpainia eta Sokatira izango dira. “Bere lana, gorputz jolas bat, zeinean bi talde ahalegintzen diren bata bertzea herrestan eramatera. Sokatira ez ezik, galak zenbait koreografia erakutsiko ditu, estilo desberdinetakoak (klasikoa, modernoa eta garaikidea)”.