Aste honetan hasiko dira aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketarako sailkatze saioak. Lehen saioa Iruñean izango da maiatzaren 23an, eta datorren astean, maiatzaren 30ean bigarrena izango da Jauntsarats herrian. Guztira, 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urriaren 4an abiatuko den txapelketara.
Iruñean, Aitor Irastortza Arrizurieta, Etxahun Azkarraga Fernández, Jabi Lezaun Landa, Julen Bernaldo de Quirós Royo, Peio Ardaiz Gale, eta Xabi Maia Etxeberria arituko dira. Eta Jauntsaratseko Apeztegiberriko ganbaran, Amaia Elizagoien Varela, Bittori Elizalde Soto, Endika Legarra Nuin, Fernando Ziganda Urdanpileta eta Kattin Madariaga Apaolaza bilduko dira.
Guztira, 18 bertsolari dira dagoeneko urrian hasiko den txapelketarako sailkatuta daudenak, eta aipaturiko 12 hiriek sailkatze fasean arituko dira. esan dugun bezala, horietarik seik lortuko dute sailkapen txartela, hortaz, 24 bertsolarirekin abiatuko da txapelketa urrian.