Nontzeberri

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako lehen sailkatuak

Berriozar eta Lesakako saioak irabazi ostean, Julio Soto eta Xabier Terreros dira martxoaren 28an, Elizondon jokatuko den finaleko lehen sailkatuak.

Berriozarko Entzunaretoan Jon Barberena, Julio Soto, Alazne Untxalo, Iñigo Olaetxea, Sarai Robles eta Eneko Fernandez aritu ziren. Sotoren atzetik Eneko Fernandez eta Jon Barberena sartu ziren.

Martxoaren 8an, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean Xabier Terreros lesakarrak eskuratu zituen puntu gehien, finalerako txartel zuzena bereganatuz. Besteak, Karrikak, Zelaietak, Itturrik, Plazak eta Elizagoienek puntuazio orokorrekin batera jakingo dute finalerako sailkapena.

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioa Burlatan izango da eta bertan hirugarren eta azken finalaurrekoa gauzatuko da.

Exit mobile version