Nontzeberri

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen fasea Altsasun hasiko da

Azaroaren 1ean, Altsasun, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa jokatuko da. Iortia Kulturgunean hasiko da saioan, 17:30ean, eta sei bertsolari arituko dira bertsotan: Eneko Fernandez Maritxalar, Erika Lagoma Pombar, Xabat Illarregi Marzol, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin eta Oier Lakuntza Irigoien.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako; azaroaren 28an Iruñean izango da final hori. Betiko legez, gainerakoek finalaurreko guztiak bukatu arte itxaron beharko dute, sailkatzen ote diren jakiteko.
Altsasukoaren ostean beste bi finalaurreko izango dira: azaroaren 6an Berriozarren, eta azaroaren 14an Leitzan.
Finalaurrekoetan 18 bertsolari igoko dira oholtzara, eta horietatik zortzi sailkatuko dira finalera.

Exit mobile version