Nontzeberri

Nafarroako Bertsolari Txapelketa asteburuan hasiko da

Iruñean eta Irurtzunen egingo diren saioekin hasiko da asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 42. edizioa. Larunbatean Iruñean jokatuko da lehen final-laurdena eta igandean, Irurtzunen.

Hortaz, bihar, 17:30ean hasita, Iruñeko Katakraken sei bertsolarik hartuko dute parte: Jon Barberena, Joxema Leitza, Aritz Saragueta, Bittor Elizagoien, Unai Uberetagoena eta Oier Lakuntza.

Asteburuko bigarren final-laurdena, Irurtzungo Kultur Etxean izango da igandean, 17:30ean. Bertsolariak honakoak: Julio Soto, Alazne Untxalo, Iban Garro, Julen Zelaieta, Migel Mari Elosegi Luze eta Kotte Plaza.

Txapelketaren gaineko informazio osoa eta eguneratua www.bertsozale.eus  webgunean duzue.

Exit mobile version