Aurtengo Irriziklo programak umorezko lau emanaldi atondu ditu, otsailaren 28tik martxoaren 19ra arte Nafarroako Antzerki Eskolan egingo direnak.
Hil honetako azken egunean, otsailak 28, abiatuko umorezko zikloa Barrexerka konpainiak egingo duen Nahastumbury piezarekin. “Pertsona batek, laguntasun batek, boligrafo batek, untxi batek, lokal batek… guztiak du bere historia. Ezberdina izaten da, ordea, benetako historia eta horretaz gogoratzen dena. Auzoko bizilagunek teoria hori egiaztatzen dute maiz, baina ezin daiteke asko fidatu haien ahotik irteten denaz. Froga gehiago behar izanez gero Nahastunbury-ra joateko gonbita luzatzen dute, non guztia argituta edo erabat nahastuta irtengo den bertaratutako pertsona”.
Martxoaren 5ean, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik Ztandap pieza egingo dute. Bertan, generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste.
Martxoaren 12an, Infinito taldeak Promesa berdina egin diegu lagun guztiei formatu txikiko antzezlana ikusteko aukera egongo da. Eta azkenik, martxoaren 19an, asteazkena Eneko Garcia eta Danel Pascual bikoteak Flop Kultura Euskalerria irratiko podcasta egingo dute.