Nontzeberri

“Musiversika” EHUren lehiaketaren hirugarren ediziorako deia zabaldu da

EHUkulturak eta Arabako Errektoreordetzak Musiversika Unibertsitate Musikaren III. Lehiaketa antolatu dute, helburu zehatz batzuekin: “autore eta abeslari gazteak deskubritzea eta sustatzea, kulturaren erakargarritasuna eta estilo guztietako musikagintzaren garrantzia indartzea eta bultzatzea, eta euskal unibertsitate campusetako jakin-nahi kulturalari bide ematea”.

Lehiaketan banakako zein taldekako musika proiektuek har dezakete parte, baldintza bakarra, hau: partaideetako bat EHUko unibertsitate komunitateko parte izatea. Edozein musika estilo edo joeratako musika proiektuak onartuko dira lehiaketan, inolako mugarik gabe. Abestiak musiversika@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira ekainaren 30era bitartean.

Antolakuntzak izendatutako batzorde batek  hiru musika proiektu hautatuko ditu gehienez, bigarren fasera igarotzeko. Finalisten izenak uztailaren 17tik aurrera ezagutzera emango dira. Finalistek, diru-saria lortzeaz gain, irailak 16an Arabako Unibertsitate Pabiloian joko dute.

Baldintza guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version