Musiketxeak 2011 urtean jaio zen 4 eragile kulturalen bat egitearen ondorioz: Jimmy Jazz Gasteiz, Bermeoko Kafe Antzokia, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Emankor Elkartea. Musiketxeak sareak , hortaz, hiru helburu nagusi ditu: Zuzeneko musikako aretoetan proiektu soziokulturalak sustatu eta garatzea; Euskal Herriko musikari berrien harrobi sendo bat eratzea eta artista hauen egitasmoak zabaldu eta ikusgai egitea.
Helburu hauekin bat eginez, aurten musika talde deialdia egingo du honako baldintzekin.
Lehiaketa honen hartzaile dira Euskal Herrikoak diren edo Euskal Herrian gutxienez 5 urtez erroldatuak dauden / bizi izan diren artista, bakarlari eta dj-ak. Parte hartzen duten taldeek, gehienez 3 disko argitaratuta izango dituzte izena ematerako orduan eta kantak jatorrizkoak izan behar dira, eta antolatzaileek eskatuz gero, horien egiletza frogatu beharko dute.
Lehiaketarako izen-emateko epea 2013ko ekainaren 14etik uztailaren 22 arte izango da, eta parte hartzeko honako materiala bidaliko da:Izena emateko fitxa beteta; gutxienez 3 kanta mp3 edo wma formatuan; taldearen bio txiki bat baita orain arte burututako proiektuak ere; taldearen 2 argazki eta riderra zehaztapen teknikoekin.
Sareak bultzatzen dituen 3 proiektu hauek ordaindu gabeko jarduerak dira, hau da, programa hauek talde eta artista interesatuek sustapenerako erakusleiho bat izatera bideratuta daude, baina Musiketxeak bere gain hartuko ditu zenbait gastu.
Uztailaren 31an, antolatzaileak harremanetan jarriko dira irabazleekin eta ekimen bakoitzerako hautatutako proposamenak argitaratuko dira.
Datu guztiak hobeto kontsultatzeko egin hemen klik.
