Maiatzaren 15ean, igandea, Musikazuzenean webguneren aurkezpena egingo dute bertako kideek Bizkaian. Horretarako, jaialdi berezi bat muntatu dute Elorrion.
MusikaZuzenean webgunea, Euskal Herriko zuzeneko musika eszena bultzatu eta sustengatzeko sortu zen 2010eko urrian. Martxan daraman sei hilabete hauetan, Euskal Herriko zuzeneko emanaldien erreferente bilakatu da. Gainera, laster jarriko dituzte abian Argazki Erakusketa kolektibo bat (Euskal Herriko 12 argazkilarien parte hartzearekin) eta zehazteko diren beste hainbat ekimen (mahai inguru eta mintzaldiak, kasu). Beti ere, zuzeneko musika bultzatzeko asmoz.
Musikazuzenean egitasmoa Bizkaian aurkezteko asmoz, zuzeneko emanaldi bat egitea deliberatu dute. Emanaldia akustikoa izango da, eta Elorrioko Arriola antzokian egingo da.
Euskal Herriko musika eszenan bada formatu txikian jardunean ari diren zenbait musika proposamen. Hein handi batean, oso reperkusio txikia izaten dute, euren musika bidea areto txiki, eta tabernetan egiten dituztelarik ohikoan. Alta, formatu txikiko egitasmoak izan arren, eszena esanguratsu bat osatzen dute, biziki interesgarria, ohiko bideetatik aparte, bide berriak jorratzeko saiakerak eginez. Horiek izango dira, hain zuzen ere, emanaldi honetan bilduko direnak.
Beraz, Joseba Irazoki, Morau, Jon & Sugramas, Mursego, Anari, Sorkun, Petti, Mary Mey, Moby Dick, Azkaiter Pelox eta Keu Agirretxea iznago dira egun horretan.