Nontzeberri

Musikaz beteriko Gazte Eguna, Mungian

Bihar, hilak 5, kontzertu potentea antolatu dute Mungiako Ferialean, La Txama, Ezezez eta Suger taldeekin. Larunbateko gauan Gazte Eguna ospatuko da Mungian, eta egun osoko egitarauaren barnean zuzeneko musikak bere tartea izango du 20:00etatik aurrera aipaturiko taldeekin.

La Txama taldean, Pello Armendariz (Skakeitan, Marte Lasarte), Aitor Valcarlos (Skakeitan), Peye Honey rap abeslaria, Afu tronboi jolea eta Tuli Bachatuli (Chill Mafia) aritzen dira. Hasiberria dute ibilbidea, baina interesgarria ematen du.

Ezezez taldea bere hurrengo diskoa prestatzen ari da eta kontzertu zoroetan kantu berriak haizatzen ari da. Ohiko plataformetan bideoa berriak ere sareratu dituzte kideek, eta ikustaldiak gorantz doaz gelditu barik. Kontzertu piloa ematen ari dira tokia guztietan, eta argi dago Ezezez taldeak berezko nortasun eta norabide eder bat dituela aurretik.

Suger taldea  Diman sorturiko rock taldea da. Gitarra, bateria, baxu eta teklatuarekin aritzen da, beti ere albokaren deiadarrek lagundurik, eta rock and roll, pop rock, punk, metal zein folk rock estiloen eraginak antzeman daitezke euren errepertorioan.

Exit mobile version