Errenterian, Musikastea egingo da maiatzaren 10etik 17ra bitartean. Aurten, Euskal Musikaren Asteak 54. edizioa ospatuko du.
Atzo, hilak 10, abiatu zen Musikaste erlijio musikari eskainitako kontzhttps://www.eresbil.eus/sites/musikaste2026/eu/ertuarekin. Ondoren, Txistu kontzertua izan zen Errenteriako Udal Txistulari Taldearen eskutik, Karnaba Otxotea, Ereintza Dantza Taldea eta Xenpelar Bertso Eskolarekin batera.
Astea beterik dator, eta hilaren 12 eta 13ko kontzertu didaktikoak nabarmendu behar dira, Zaria Koru Eskolaren eskutik. Baina bihar, hilak 12, herri musikak izango du bere lekua, Joseba Tapiak, Errenteriako Arte Eskolak eta Iparraldeko Kontserbatorioak elkarlanean egindako proiektuarekin.
Hilaren 13an, Garazi Navas eta Manu Gaigne adituek musika garaikidea proposatuko dute. “Euskal Herriko hainbat lekutako iraganeko eta egungo audio eta bideo grabazioak erabiliko dira, soinu espazio horien bilakaera kontuan hartuta, pieza propioak sortzeko helburuarekin”.
Maiatzaren 14an, euskal talde berezienetako baten ibilbidean arakatzen duen Akelarre: marearen kontra izeneko dokumentala proiektatuko da Niessen Zinemetan.
15ean, Koruen Eguna ospatuko da, eta San Fermin Abesbatza (Zizur Txikia, Nafarroa), Nurat Gazte Abesbatza (Gasteiz), Ondarreta Abesbatza (Getxo, Bizkaia) eta Zaria Koru Eskola (Errenteria, Gipuzkoa) izango dira bertan, besteak beste.
Amaitzeko, hilaren 16ko kontzertu sinfoniko-koralak itxiko du aurtengo edizioa. Euskadiko Orkestrak, Ana Otxoa Pando sopranoak eta Andra Mari Abesbatzak, Pablo Urbinaren zuzendaritzapean, Juan Crisóstomo de Arriagaren eta Maurice Ravelen obrak biltzen dituen programa egingo dute.
