Nontzeberri

Musikaren ikono bihurturik

Atzo, Mitxel Santamarinak eta Pabellon 6 guneko ordezkari Ramon Barea aktoreak Tu Jeta Me Inquieta: Winners Edition izeneko obraren aurkezpena egin zuten. Ekainaren 24an, 19:00etan, Euskalduna Jauregian ikusi ahal izango da lan hori.

Tu jeta me inquieta lehiaketa itxura hartzen duen jolasa da, non Euskal Herriko aktoreek euren musikaren ikono bihurtuko diren. Abesten eta dantzatzen dute, eszenatokian, zuzen zuzenean, tranparik gabe, eurena benetako antzerkia baita.
Lan honen gaineko ideia 2013. urtean jaio zen, eta Pabellon 6n egin diren bederatzi saioen ostean, ikuskizunak Euskalduna Jauregira egiten du salto, bere hamargarrena ospatzeko. Oraingo honetan, aurreko saioetako irabazleek hartuko dute parte, guzti-guztietatik, irabazleen artean benetako irabazlea izango dena aukeratzeko.
Barreak, negarrak, ahots zoragarriak, gorputz miresgarriak, piruetak eta hamaika sorpresa ikusi ahal izango dituzue Tu jeta me inquieta: Winners Edition ikuskizunean.

Bertako partaideak honakoak dituzue: Iñaki Maruri, Itxaso Quintana, Izaskun Fernandez, Josu Angulo, Ylenia Baglietto, Sandra Fernandez Aguirre, Gabriel Ocina, Ana Sagastizabal, Maribel Salas, Urko Hernandez, Egoitz Sanchez, Chema Trujillo, Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Karmele Larrinaga, Iñaki Ainziburu, Diego Perez eta Unai Izquierdo. Eta epaimahaian, Urko Aristi, Galder Pérez eta Eneko Sagardoy bilduko dira.

Exit mobile version