Nontzeberri

Musikaire jaialdiaren programazio kulturala Elorrion

Elorriok Musikaire jaialdiaren edizio berria hartuko du uztailaren 3tik 26ra bitartean. Guztira  hamaika ikusgarri (musika, haur ikuskizunak, antzerkia, umorea eta dantza garaikidea) eskainiko dira plazan, Lariz Jauregian eta Arriola Antzokian.

Jaialdia bihar, uztailaren 3an, hasiko da, plazan, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren Zerua lapurtu dute ikuskizunarekin. Larunbatean, 20:00etan, eta Arriola Antzokian, Sara Zozayak kontzertua eskainiko du.

Datozen egunotan, Euskal Barrok Ensemble, Ruper Ordorika, Momi Maiga, Yllana & Primital Brothers, Robbin Kapsalis, Antigua Fusión con Miel y Canela, Ife Ogunjobi eta Elkano Browning Cream igoko dira Musikaireko agertokietara.

Musikaz gain, uztailaren 19an, dantza garaikideko emanaldia izango da plazan. Bertan, Rhythm (Marcat Dance), Cuentas Corrientes (Jessica Castellón & Boris Orihuela), El Mundo Atrás (Cía. Rolando Salamé), eta Un´We (Ertza)m piezak ikusi ahalko dira.

Egitarauaren xehetasunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version