Nontzeberri

Musikaire jaialdiaren 25. edizioa

Elorrioko Musikaire jaialdiaren 25. edizioa uztailaren 5etik 27ra bitartean egingo da, eta musika, dantza eta pailazo ikuskizunekin gozatzeko aukera egongo da hil osoan zehar, bertako herriko plazan, Lariz Jauregian eta Arespakotxaga lorategian.

Ekimenak 25 urte beteko ditu aurten eta horrexegatik, antolatzaileek “apustu sendoa egin dute ahalik eta egitarau zabal eta onena osatzeko”.

Lehen hitzordua uztailaren 5ean izango da herriko plazan, Euskadiko Ikasleen Jazz Orchestrak egingo duen kontzertuarekin.
Datozen egunotan Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Audience, Anari, Sol Band, Bascolombia, Petti, Lasala, Hurycan, Kiko López, Qabalum, Arima Soul Olatz Salvador eta Gorka Hermosa & Garikoitz Mendizabal arituko dira herri horretako espazio horietan.

Hemen duzue informazio gehiago.

Exit mobile version