Nontzeberri

Musikagile Gazteentzako 2010eko Autore Fundazioa-CDMC Saria abian

Musika klasiko garaikidearen arloan musikagile gazteen sorkuntza suspertzeko eta lengoaia, joera eta adierazpide musikal berrien ezagutza bultzatzeko sortu da sari hau.

Munduko edozein herrialdetako musikagile guztiek parte hartu ahal izango dute sari honetan, 35 urte baino gutxiago badute eta SGAEko bazkideak badira. Edizio berri honetan, gehienez ere oinarrizko 9 soinu-iturri eta bitarteko elektroakustikoak dituen txantiloi instrumentalera egokitu beharko da lana. Gehienezko iraupena 12 minutukoa izango da.

Guztira, 11.700 euro banatuko dira finalista aukeratutako lanen artean. 2010eko azaroaren 29an, emaitzen berri emango da Madrileko Sofia Erregina Arte Zentroa Museo Nazionaleko 400. Auditorioan. Bertan, 4 lan finalisten kontzertua entzun ahal izango da, Alfonso García de la Torreren zuzendaritzapeko Ensemble Espacio Sinkro taldearen eskutik. Lanak sustatzeko eta zabaltzeko, diskoa argitaratuko da gero.

Interesdunek informazio gehiago lortu nahi badute, oinarriak Autore Fundazioaren webgunean biltzen dira.

SGAEk bidalita

Exit mobile version