MUSIKA

“Musika-Música 2021” jaialdia eta Vienako musika elkarrekin

Gaur goizean aurkeztu da Bilbon Musika-Música Jaialdiaren XX. edizioa, martxoaren 5ean, 6an, eta 7an egingo dena. aurten jaialdia ibiltaria izango da, eta hainbat gunetan entzuteko aukera egongo da.

Vienari eskainitako Musika-Musica jaialdiak agertoki berriak izango ditu aurten eta Euskalduna Jauregian ez ezik, Bilboko Azkuna Zentroa-Alhondigako auditorioan, Bilboko Elkarte Filarmonikoan eta Bizkaia Aretoan (EHU) ere entzun ahalko dira kontzertuak.
Bilbo Vienaren pareko bihurtuko da eta martxoko lehen asteburuan musikaren hiriburu bilakatuko da, Mozart, Beethoven, Schubert, Haydn, Brahms eta Mahler musikarien obra zoragarriak zabaltzeko eta haizatzeko, musikaren festa ospatzeko.

Horretarako makina bat hitzordu programatu dira: “36 kontzertu programatu ditu aurtengo ediziorako. Lehenengoa, irekierakoa, barikuan, martxoak 5, izango da, 19:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditorioan, eta BOSen (Giancarlo Guerreroren zuzendaritzapean) esku egongo da, Bilboko Koral Elkartea, Miren Urbieta-Vega sopranoa, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa, Mikeldi Lopez tenorea eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoarekin batera. Interpretatuko duten obra Beethovenen 9. Sinfonia re minorrean opus 125 Coral ospetsua izango da”.

Era berean, nabarmentzekoa da martxoaren 7an, 19:30ean, Euskalduna Jauregiko Auditorioan, Mozarten Requiem re minorrean K.626 obraren emanaldia. Bestalde, hilaren 6an eta 7an, Elkarte Filarmonikoan, Les Dissonances orkestra europarrak, David Grimalen gidaritzapean, Mozarten biolinerako kontzertuen integrala interpretatuko du eta Azkuna Zentroan, berriz, ] W [ Ensemble-k Mozart eta Beethovenen haizerako kintetoak joko ditu. Martxoaren 6an Gustav Mahlerren 4. Sinfonia sol maiorrean ere entzuteko parada egongo da.

Aipaturiko horiekin batera beste kontzertu andana bat izango ditu zaleak. Guztiak kontsultatzeko (ordutegiak, lekuak, sarrerak,…) Musika-Música jaialdiaren webgunean sartu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button