Datorren astean, irailaren 4tik 7ra arte, Getxoko Muxikebarrin Habaneren jaialdia antolatu da.
Egun horietako jaialdiak “maitasunez, bidaiez eta atsekabetasunez hitz egiten diguten melodiez gozatzera gonbidatzen gaitu, itsasoa atzeko oihal dugula. Dardarka utziko gaituzten erreferentziazko hiru talde hauek, hainbat hamarkadetako esperientzia dute eta habaneraren muina ezin hobeto transmititzen dakite. Elkarrekin abesteko, amets egiteko eta partekatzeko topaketa. Bizi ezazu ahaztezina izango den jaialdi hau, elkartzen eta hunkitzen gaituzten abestien erritmoan.”
Aipaturiko hiru talde horiek honako hauek dira: Port Bo taldea Katalunian eta munduan zehar habanera generoa zabaltzen ari den taldea, La Vella Lola musika itsastarrean ardaztutako talde egonkor eta sutsua, eta Mariners de Riera hirukotea, tabernetako antzinako hirukoteen estiloari leial, habanera tradiozanaleren muina bizirik mantentzen duena.
