Nontzeberri

Musika, hitza eta zirkua uztarturik ikuskizun berezi batean

Diziplina zeharo ezberdinak harreman berezi batean loturik agerraraziko dira datorren astean Pasai San Pedron.
Zirko tela (Corine Cella), musika (Ander Fernandez) eta irudia (VJ Rukula) uztartzen dituen ikuskizuna da Hiruko Airean.

Eskuen Sustraiak (Susa) izan da Oier Guillan idazleak plazaratu duen azken liburua. Ikuskizunean ahotsa (Oier Guillan eta Asier Sarasola), musika (Ander Fernandez) eta pintura (Idoia Beratarbide) uztartzen dira.

Eta azkenik, Imanol Carballok bere abesti berriak aurkeztuko ditu, ohikoak dituen bertsioekin lagunduta (Laboa, La Polla, Silvio Rodriguez, Eskorbuto, Anari…). Oraingo honetan San Pedroko hainbat musikoz inguratu da. Taldekideak: Imanol Carballo (gitarra eta ahotsa), Zudaire (saxoa eta kajoi flamenkoa), Fiti (bajoa), Sabando (pianoa) eta Duni (Ahotsak).

Metrokoadroka proiektuak bidalita

Exit mobile version