Ron Lala konpainiak Time al tiempo obra antzeztuko du ostiralean, hilak 27, Andoaingo Bastero Kulturgunean, 21:30ean. Ikuskizunak antzerkiz, umorea eta zuzeneko musika uztartzen ditu. Hala, bost musikari eta aktorek kantuak eta esketxak tartekatuko dituzte.
Denbora da obraren ardatza. Hala, munduaren hasiera irudikatuko dute Big Bang formatuko bandarekin. Horrez gain, denboraren bakarrizketa ere egingo dute, eta ikus-entzuleek Minutti pertsonaia mafiosoa ere agertuko da.
Konpainiako aktore eta musikariek hainbat estilo jorratzen dute oholtzan, hala nola, jazza, flamenkoa, eta pasodoblea, eta horretarako askotariko instrumentuak erabiltzen dituzte, tartean, gitarra, perkusioa, eta haize instrumentuak. Esketxetan, berriz, umore kritikoa eta garratza da nagusitzen da.
“Tik-tak, tik-tak, tik-tak… Ron Lala taldeak TIME al tiempo aurkezten du. STOP. 10 segundo, ehun egun eta mila urte irauten duen zuzeneko ikuskizuna. STOP. Umorea, antzerkia eta zuzeneko musika. STOP. Gaur eguneko bizimoduari buruzko barre-algara “erauntsia. STOP”.
