Nontzeberri

Musika eta filmak Bebarruko Jardunek ekimenean

Bebarruko Jardunek ekimen berezia izaten da beti; Azkoitiko Mataidexen egiten da, eta bertan ontzen den programak hitzordu erakargarriak izaten ditu.

Aurten ere, urri osoan, musika eta ikus-entzunezko emanaldi bereziekin gozatzeko parada egongo da. Ekimena urriaren batean abiatu zen beldurrezko zikloari hasiera emanez. Filmak asteazkenero izango dira, eta pantailaratzen ari diren tituluak honakoak: Tanin no Kao (Hiroshi Teshigahara, Japonia, 1966), Shi gan (Kim Ki-duk, Hego Korea, 2006), The double (Richard Ayoade, Erresuma Batua, 2013) eta Dead ringers (David Cronenberg, Kanada, 1988). Hortaz, gaur berton Shi gan filma emango da.

Baina ikus-entzunezkoez gain musika ere izango da protagonista. Aurtengo musikari gehienak musika esperimentalaren inguruan arituko dira, baina denetarik egongo dela esan daiteke. Datozen asteetan oholtzara igoko diren taldeak  Pablo Und Destruktion (Bilbon eta Donostian ere joko du) eta Guerrera dira, Euskal Herriko Tzesten eta Magmadam musika taldeekin batera.

Pablo Und Destruktion asturiarra da, eta Animal con parachoques izenburuko lana aurkeztuko du, eta Magmadam Gora Japonen aritutako Myriam Petralanda musikariaren proiektu berria da, eta folk zaratatsua eta esperimentala jorratzen du. Head of  Wantastiquet (Belgika) eta Bartzelonako Coágul eta Ordre Etern dira Bebarruko Jardunaldietan parte hartu duten beste bi talde.

Informazio osoa www.mataderoekintzak.wordpress.com  atarian aurki daiteke.

Exit mobile version