Nontzeberri

Musika, dantza eta zinemaz gozatzeko beta Hondarribian

Hondarribian, Kultura Uztartu lelopean, musika, dantza, zinema eta pentsamendu kritikoa azaleratuko dira uztailaren 9tik 12ra bitartean.

Aurtengo edizioak diziplina eta formatu askotako proposamenak bilduko ditu, eta adibide gisa dugu Itziar Basterretxearen Erraietatik Saretzen egonaldiaren eta The IIIngles taldearen kontzertuaren hibridazioa.
Pantailaratuko diren filmen artean, Faisaien Irla lanaren proiekzioa duzue, Bidasoa ibaian gertatzen den migrazio-dramaren inguruan hausnarketa kolektiboa zabaldu nahi duena.

Baina musikak izango du bolumen handiena. Euskal Herriko Amaia Miranda, Amorante, Gailu eta Lukiek taldeen kontzertuak programatu dira. Hain zuzen ere, gaur berton, Amaia Miranda arituko da. Bere ostean, Guadalupe Plata taldearen blues psikodeliko eta basatia entzuteko beta ere izango da.

Noiz, non, eta zer jakiteko: Kultura Uztartu.

Exit mobile version