Martxoaren 29, 30 eta 31n eta apirilaren 1ean, Urduñan egingo den Gazte Danbada gazte antolakundearen jaialdia musikaz gainezka dator. Bertan, makina bat kontzertu ikusi ahalko dira. Tailerrak, solasaldiak eta bestelako ikuskizunak ere izango dira lau egun horietan.
Ekimenaren webgunean jasotzen denez, “Gazte Danbada, Zukgua prozesuaren fruitu izango den gazte antolakundearen jaiotza jaialdia izango da.
Martxoaren 29, 30, 31 eta apirilaren 1ean, gazteok elkartu eta auzolanean eztabaidatu, gozatu, ikasi, elkartrukatu eta sortzeko aukera izango dugu. Besteak beste, tailerrak, hitzaldiak, mahai-inguruak, antzerkiak, kale animazioa eta kontzertuak aurkituko ditugu bertan”.
Taldeak askotarikoak izango dira, tartean, The Toy Dolls, Darg Team, Los Chicos del Maiz, AFU, Leihotikan, Non Servium, Cobra, Bongo Botrako, Willis Drummond, 2ZIO, Anai Arrebak, Obrint Pas, Soziedad Alkoholika, Gatibu, Ze Esatek!, South Central, Troopers, Patrol Destroyers, Itziarren Semeak, Gose, Sen, Iheskide, Bad Sound System, Txoriak Negutegian, Nebula Selektah eta 212 Krew.
