Nontzeberri

Musika beltza omenduko dute Donostian jaialdi erraldoiarekin

Funk Reggae Warriors festari hasiera emateko, 20:00etan Skate bideo ikaragarriak eskainiko dituzte.

Ordubete beranduago, berriz, musika-jaialdia hasiko da. Emanaldi erraldoia The Cherry Boppers funk talde bilbotarraren kontzertuak irekiko du, bere estilo fresko eta dantzagarria erakutsiz. Gainera, euren Remix it Again diskoa aurkeztuko dute. Horren ondoren, reggae estiloa izango da protagonista. Hala, Roots&Spirit sound system frantsesa arituko da lehenik, gero Revolutionary Brothers sound sistemari paso emanez, King Konsul eta Yanurekin batera. Azken horiek Musikal Warriors euren bigarren lana aurkeztuko dute. Grabazioa azkeneko bi urteetan landu eta prestatu dute lehen mailako musikarien lankidetza dela medio: Promoe (Suezia), Sugar Roy (Jamaika), Conrad Crystal (Jamaika), Willie Williams (Jamaika) , Little Roy (Jamaika), Sena (Ghana), Soom T (UK) eta noski Utan Bassum(Madril).

Sound System formaturekin jarraituz, eta festaren gonbidatu berezi gisa, Marina P abeslari italiarra izango da. Berau Europako ekoizle eta sound system ospetsuenekin lan egin du doinu ezagunak gauzatuz. Gaur egun bere ahotsa eta estiloa Europako adierazgarrienen artean kokatzen da, eta zuzenean ikusteko aukera izango da DOKAn.

Festari jarraipena emateko, SYR (Old School denda) eta Txabi Hi-Fi (Iruña) Dj saioak izango dira, blacK groove eta black beatz estiloak jorratuz.

Bideo-proiekzioek ere bere lekua izango dute, Garrotx.Lo, Benali eta Visual Assault Kolective vj-en eskutik; musika eta irudiak nahastuko dituzte saio bakar batean.

Revolutionary Brothers-ek bidalita

Exit mobile version