Nontzeberri

Museoak eta fikzioa, San Telmo Museoan

Donostiako San Telmo Museoak Matías Umpierrez artistaren IMPERIO erakusketa aurkeztu zuen atzo. “William Shakespeareren Macbeth-en egokitzapen bat da, Umpierrezek sortua eta laurogeita hamarreko hamarkadako Espainia diktadura ostekoan girotua”. Apirilaren 8ra bitarte dago ikusgai.

IMPERIO “perfomance bideo-instalazioa” da, eta Fikzioaren museoa proiektuaren lehen urratsa da, zeina dFERIA-rekin elkarlanean ondu den. Egitasmo horren xedea da fikzioa “museifikatzea, eraikuntza dramatiko bat nola gorde asmatzeko oraingo eta geroko oroimen kolektiboarentzat”.

IMPERIOk agerian jartzen du fikzioa bitartekaritza sozial eta politikorako tresna bat dela; nola, eta “mix” bat sortuz aisiarako industriaren, egungo botere-mekanismoen eta tradizioa eta globalizazioa aurrez aurre jartzeak pizten duen suminaren artean”.

Exit mobile version