MusEkintza Bizkaiko museoetako arte eszenikoen jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutakoak, azken ekitaldiak eskainiko du hil honetan. MusEkintzaren hirugarren edizio honetan musika, poesia, antzerkia, ilustrazioak eta askotariko dantza-estiloak eskaini dira Bizkaiko bost museo eta intereseko tokitan: Muñatones Gaztelua, Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Euskal Herria Museoa eta Arkeologi Museoa.
Hala, Miren Agur Meabe, Sonia Rueda eta Inun Euskal Herria museora iritsiko dira azaroaren 18an, Fabula antifabulak ikuskizuna egiteko, eta, amaitzeko, azaroaren 25ean, Mikel Santiagok misteriozko joko bat egingo du, Arkeologi Museoarentzat pertsonalizatua: Whodunnit? ¿Quién lo hizo?
“Miren Agur Meabe idazleak ikuskizunera bertaratzen direnak unibertso magiko eta oroitarazle batean barrena gidatuko ditu, fabularen bitartez eta Inunen ahotsaren eta gitarraren konpainian. Eta Sonia Ruedaren ilustrazioek ikuskizuna osatuko dute, eta bizia hartuko dute Tracken studioren animazioari esker.”
Ikuskizuna 13:00etan izango da, euskaraz soilik, eta parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea.
Eta datorren astean, Arkeologi Museoa izango da Whodunnit? ¿Quién lo hizo? jokoaren eszenatokia. Azaroaren 25ean, 18:30 eta 20:00etan, Mikel Santiago idazleak antolatuta, misteriozko joko bat egingo da eta publikoak asmatu beharko du zein izan den hiltzailea.