Nontzeberri

MusEkintza jaialdiaren programazioa datozen hilabeteetarako

Jaialdia azaroaren 16an hasi zen Bilboko Arkeologia Museoan, Mikel Santiago idazleak diseinatutako misteriozko joko batekin. Urte honen hasieran, Bakioko Txakoli Museoan izan zen hurrengo hitzordua. Eta otsailaren 8an, Gernikako Euskal Herria Museoan Lapiel Antzerkiak eskaini zuen Urargi esperientzia interaktiboa.

Muskizko El Pobaleko Burdinola (Muskiz), martxoaren 15ean, A Film to Kill For filmaketaren eszenatokia izango da, non publikoak filmaketaren etapa guztietan parte hartu ahal izango duen: makillatzea, jaztea eta baita interpretatzea ere.
La Encartada Fabrika-Museoak (Balmaseda) martxoaren 22an dantza-emanaldi bat eskainiko du. Osa+Mujika konpainiak Bueltaxka dantza-lan introspektiboa aurkeztuko du. Ondoren, dantza-taldearekin solasean aritzeko aukera izango da.
Apirilaren 12an, Arrantzaleen Museoaren (Bermeo) txanda izango da. Bertan, Naita Produkzioak diseinatutako Haurrentzako Laborategia egingo da. Bertan ere, maiatzaren 10ean, Mikel Urdangarinek kontzertu akustikoa eskainiko du.
Maiatzaren 31n, MusEkintza Muñatones gaztelura (Muskiz) iritsiko da Ganso & Cía-ren  Welcome & Sorry  ikuskizunarekin, Hamlet-i buruzko keinu-parodia publiko guztientzat. Ekainaren 14an, Gernikako Europako Herrien Parkean, Zirkozaurreren Kobr3 zirku garaikideko ikuskizuna izango da.
Eta, azkenik, MusEkintzaren laugarren edizioari amaiera bikaina emateko, Santimamiñen Golden Apple Quartet-en kontzertua izango da ekainaren 28an.

MusEkintzari buruzko informazio guztia kontsultatzeko egin klik hemen.

Exit mobile version