MusEkintza jaialdiak diziplina artistiko desberdinetako ikuskizunak (zinema, antzerkia, dantza, musika edota zirkua) eskaintzen ditu eszenatoki berezietan, bai eta Bizkaiko zenbait museo eta leku historikoetan ere.
Programazioa joan den urtearen hondarretan hasi zen, eta gaur arte, makina bat kontu plazaratu dira ikusleen gozagarri. Ekimenaren oholtzan Hortzmuga Teatroa, Julen Axpe komikoa, Billie Holidayri buruzko musika-narrazioa, Adriana Bilbao, Aralar Quartet hari-laukotea, magia-ikuskizunak Jon Zabal, Lur Aranburu, Gonzalo AlbiƱata eta Imanol ItuiƱorekin, Ez da kasualitatea bertso-saio feminista edo eta Tartean Teatroaren Ai Gure Juaneteak! piezak ikusi ahal izan ditugu.
Jaialdia ekainaren 6an iritsiko da Bilboko Arkeologia Museora, dantza garaikideko arratsalde batekin, Garazi Etxabururen eta Osa+Mujika konpainiaren eskutik. Garazi Etxaburuk eta Osa+Mujika Konpainiak bi dantza pieza interpretatuko dituzte. Biek oso ikuspegi plastikoa eta zaindua dute mugimenduari buruz, transmititu egiten dute, pentsarazi egiten digute. Bi dantza lanen ondoren, publikoak artistekin solasaldi bat izango du dantzaren munduko sorkuntzarekin lotutako hainbat alderdi jorratzeko.
Azkenik, toki berean itxiko da MusEkintzaren edizio hau, Mikel Santiagoren Whodunnit? misterio-ikuskizunarekin, ekainaren 20.
