Nontzeberri

Mursegok eta Zurak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean joko dute ostiralean

LITERATURIA 1111 Larrabetzun egingo da ekainaren 4, 5 eta 6ean. Bertan euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak elkartuko dituen azoka gunea egongo da; nobedadeen berri emango da idazleen presentziarekin; poesia eta musika errezitaldiak, kontzertuak, haur eta gazteentzako antzezlanak eta oro har letrei loturiko ekitaldiak eskainiko dira.

Literatur ekimen garrantzitsu horren aurrekari gisa antolatzaileek kontzertua atondu dute ostiral honetarako Larrabetzuklo Hori Bai gaztetxean 22:30ean: Mursego eta Zura.

Mursego, Maite Arroitajauregi biolontxelo jotzailearen bakarkako egitasmoa da. Gaur arte oso harrera ona izan duen Bat (1) izeneko lan autoekoiztua argitaratu du. Diskoak pop estiloko kantu melodiatsuak biltzen ditu, tartean, bertsio parea. Diskoari, eta, batez zere, zuzenekoei esker Arroitajauregi zale mordoa pilatzen ari da. Kontzertuetan bakarrik ateratzen da eta zuzenean grabaturiko doinuen gainean abesten du. Horrez gai, egun Anariren taldearekin ere ikus daiteke agertokietan.

Zura berriz, Hondarribiko Xabi Strubell (Düt) gitarra jotzailearen bossa proiektua da. Duela urte parea musika kritikrien eta jarraitzaileen artean errezibimendu ezin hobea izan zuen euskaraz abesturiko Kiribil lana kaleratu zuen GOR diskoetxearekin.

Gotzon Barandiaranek bidalita

Exit mobile version