Nontzeberri

Mursegok eta Ibon RGk “100% OION” diskoa joko dute BAD jaialdian

Maite Arroitajauregi Mursegok 100% OION diskoa aurkeztuko larunbatean, Bilboko Pabellón 6 aretoan,  23:00etatik aurrera BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren baitan. Ibon RG musikaria izango du ondoan Mursegok. Sestaoko musikaria Arroitajauregiren gertuko kolaboratzailea da, izan ere, Mursegoren diskoak ekoitzi ditu.

Oiongo herritarrekin elkarlanean egindako lana da100% OION, elkarbizitza sustatzeko asmoz. Hala, zurrumurruen aurkako diskoan udalerri horretako ia 80 pertsonak parte hartu du, Mursegoren koordinaziopean. Oiongo biztanleen zati handi batek parte hartu du abestien hitzak idazten. Haien esaldietan, etorkinen aurka askotan eta askotan dauden aurreiritziak mamitu dira. Harkaitz Cano euskal idazleak ere lagundu du abestiak idazten.

Artehaziak bultzatutako Komanditario Berrien programapean, Idoia Zabaletak bitartekari lanak egin ditu eta Oiondar ugarik parte hartu du, hala nola; emakume musulmanak, jatorri musulmana duten haurrak, herriko abesbatza, musika eskolako irakasle eta ikasleak, auroroak, bertsolariak, gazte asanblada, Eh Mertxe! rock taldea…”.

Horretaz gainera, grabazioan hainbat musikarik parte hartu dute: Aida Torres, Txap, P3z, Mariano Hurtado, Amorante, Kau Kori Kura, Lete, Zaloa Urain… Nada Producciones eta Elektrika Grabaketak estudioetan grabatu da diskoa, David Garrido eta Ander Barriuso soinu teknikarien gidaritzapean; ekoizpenaz, berriz, IbonRG musikaria arduratu da, Maiteren ohiko kolaboratzaile. Diskoa plataforma digitaletan da eskuragarri, eta Bidehutsek ale fisiko batzuk era argitaratu ditu.

Exit mobile version