Nontzeberri

“Murgildu sormenean” sormen egonaldiak

Aiaraldeko Kultur Faktoriak bere baliabideak eman nahi dizkie diziplina guztietako euskal artistei, eta horretarako Murgildu sormenean sormen egonaldien hirugarren edizioa aurkeztu du. Proiektuak otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Egonaldi hauek edozein diziplinako artista euskaldun ororentzat dira, eskuartean edo abiatzeko daukan proiektu edo taprozesu artistikoren bati denbora dedikatu nahi diona eta espazio bat behar duena. Pertsona bakarra edo taldea izan daiteke. Taldea bada, ordezkari bat aukeratuko du. Eskatzaileak euskaraz komunikatzeko gutxieneko gaitasuna eduki behar du eta sorkuntza prozesu osoa euskaraz garatzeko konpromisoa adieraziko du.

Kultur Faktoriak bere espazioak eta azpiegiturak aste oso batez eskainiko ditu, artisten proiektuak laguntzeko eta prozesua komunitatearekin partekatzeko.

Lau sormen egonaldi, lau proiektu edo sorkuntza prozesu garatzeko izango da ekimena. Aste oso batez sorkuntza prozesu edota entseguetan murgiltzeko aukera egongo da, emaitzaren kezkarik gabe. Askatasunez lan egingo da, artistak bere sorkuntza prozesuan murgiltzeko behar duen espazioa eta denborak errespetatuz.

Epaimahaia Aiaraldeko Kultura Lantaldeak osatuko du, eta horrek kalitatea neurtzeko balio-irizpide hauek erabiliko ditu: Proiektuaren definizio-maila eta kontakizuna, eta proiektuaren originaltasuna, ideiaren garapenean, formula berezien lanketa.

Martxoaren lehenengo hamabostaldian Kultura webgunean argitaratuko da. Lehenik, emailez jakinaraziko zaie, bai aukeratutakoei zein baztertutakoei.

Exit mobile version