Maite López Las Heras idazleak Oren hilak (Balea Zuria) poema-liburua kaleratu du. Lan horrek epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen Kutxa Fundazioak antolatutako Irun Literatura Sarietan, poesia modalitatean, 2025. urtean.
Maitasunaren minaz, zauriez eta urruntzeaz abiatuta, orotariko gaiak jorratzen ditu Maite López Las Herasek bilduma honetan: denbora, desioa, bizitza, bakardadea… Estilo landuz eta hitzak tentuz aukeratuta, mundu klasikoa eta garaikidea jartzen ditu dantzan, elkarri eskutik helduta, gure baitan bizi diren piztiak bezatzeko asmoz.
Filologia klasikoan lizentziaduna eta idazlea, poeta eta itzultzailea da Maite López Las Heras. Lehen poema liburua, Pienso, luego escribo, 2018ean argitaratu zuen. Itzultzaile gisa, ezaguna da klasiko greko-latindarrak euskaratzeagatik. Besteak beste, Saforen eta emakume greko-latindarren poesia itzuli ditu eta Balea Zuria argitaletxearekin kaleratu Sorkuntzari dagokionez, berriz, amatasunaren inguruko Amatu izeneko saiakera argitaratu zuen Alberdaniarekin (2022), eta etxe berberarekin kaleratu berri du Zirtak su eleberri historikoaren trilogiaren lehen liburukia, Hasieran bazen hitza (2026).
Hainbat ipuin eta poesia lehiaketa ere irabazi ditu eta literaturari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu.
