Hondoko itsasoa izeneko tailerrarekin emango dio hasiera Vuk Yevremovicek Mugimenduzko Irudien Laborategia Artelekun. Tailerrean itsaslasterrak abiapuntu dituen mugimendu ziklikoan oinarrituriko lana garatuko da. Xabier Erkiziak aldez aurretik diseinaturiko hots bandak moldaturiko oinarri edo formatuari lotuko zaio animazioa. Online eta denbora errealean lan egingo da. Ekimen hau otsailaren 28tik martxoaren 4ra bitartean egingo da eta izena emateko epea hilaren 23an amaituko da. Bidali datu pertsonalak, CVa eta motibazio eskutitza.
Tailer hau Los Angeleseko USC School of Cinematic Arts/University of Southern California zentroan eta Bogotako Universidad Javerianan ere egingo aldi berean.
Laborategia Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan egingo diren honako ekimen hauekin osatuko da: Animazio Tekniken Tailerra martxoaren 30etik apirilaren 2ra; Haurrentzako Tailerra apirilaren 3an, biak ala biak Coke Riobbok zuzenduko ditu. Apirilaren 3an, gainera, haurrei zuzenduriko Petit Animac filma proiektatuko dute. Azken jarduera horiei buruzko informazio gehiago jasotzeko: Arteleku.
Artelekuk bidalita