Bihar, Berako Beralandeta aretoan, 19:00etan, Xuban Intxaustik zuzenduriko Mugaminak dokumentala ikusteko parada egongo da. Bertan ere Amets Arzallus izango da behar diren azalpenak emateko.
Mugaminak dokumentalaren sorrera honako lerroetan kondentsatzen da: “Donostia 2016ren Europa Transit enbaxada Pafosen izan zen 2015eko uztailean. Zipre bi eremutan banatzen duen lerro berdearen hegoaldean dago Pafos eta bertara egindako bisitan Amets Arzallus bertsolaria izan zuen bidaia-lagun Europako Kultur Hiriburuak, Zipren ere badagoelako bat-bateko kantuaren tradizioa. Bidaia horretan zipretar musikagile eta ahozko poetekin elkartu zen Arzallus, bai halaber exodoaren biktimekin eta desagertutako pertsonen senideekin. Haren begirada eta poesia baliatuta, Zipreko oraina eta iragana ezagutzera emanen ditu Xuban Intxaustik zuzendutako dokumentalak”.
Hainbatek hartu zuten parte filmaketan, hala nola, Nese Yasin, Giorgos Sexate, Marios Poulas, Mr John, Maria Georgiadou, Sevilay Berk, Sevgul Uludag, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, eta Jesús Arzallusek.