Donostiako Kubo Kutxak Marina Nuñez artistaren Azalik gabe izeneko erakusketa paratu du, eta apirilaren 25era arte ikusgai izango da.
Azalik gabe erakusketako obrek “inguruarekiko malguak eta enpatikoak diren nortasunak proiektatzen dituzte, muga fisiko eta psikologikoak diluitu edo bikoiztu egiten direlarik haiek parte direneko lekuetan edo paisaietan”. Erakusketaren ahotsak nortasunaz mintzo da, “mugaren ideiaz, konektatua, mugagabea, irekia, biguna eta metamorfikoa denaren eta hertsatua, estereotipatua eta kontrolatua denaren arteko elkarrizketa ia beti deserosoaz. Itxuraldatzen ari den eta suntsitzeko bidean dagoen ingurune baten oroitzapenak dira, auzi horrek kontu teoriko bat izateari utzi eta arazo urgente bilakatu denez gaur egun, berehalako hondamenaren ebidentziengatik, ingurumenaren krisiak hartarako bidea emanik”.
Kanpoaldetik isolatzen gaituen muga ezabatzearen aipua egiten du erakusketaren izenburuak: azala, bat egitearen motibazio gisa, hala ingurune naturalarekiko nola teknologiarekiko, eta Lurreko bizitza prozesu organiko gisa ulertuz, non gure erabakiak, erabakigarriak izanik ere, kosmos osoan eragina duten lege zabalagoen parte baitira…
Marina Nuñezek hainbat urte daramatza alteritatean (eromena, munstrotasuna, ziborg unibertsoa) eta iruditeria ez kanonikoetan interesatuta, eta, nahiz haren obra osoa normatibotasunari errealitate alternatiboak erakusteko ahalegin bat izan, baliteke erakusketa honen eta aurreko proiektuen arteko aldea gizateriak azken urtean bizi dituen garai ziurgabe eta apokaliptikoetan duen egokitasuna izatea.
Erakusketa interesgarri honi buruzko datu gehiago, hemen dituzue.