Nontzeberri

Moonshakers, Purple Vellocet eta The Owl Project, “Rockein” lehiaketaren finalean

Larunbatean, Rockein! Lehiaketaren seigarren edizioaren finala egingo da Basauriko Social Antzokian, 21:00etatik aurrera. Lehiaketara 135 taldea aurkeztu dira, baina epaimahaiak hiru baino ez ditu aukeratu finalean parte har dezaten: Moonshakers (Bilbao), Purple Vellocet (Bilbao) eta The Owl Project (Markina-Xemein).

Hiru horiekin batera, Agian, Haxotz eta Todos los fuegos taldeak arituko dira lehian, Tokiko Talde Onenaren saria jasotzeko asmoz.

Kontzertuen ostean, talde irabazleak iragarriko ditu epaimahaiak. Taldeak ordena honetan joko dute: 21:30ean, Haxotz; 22:00ean, Agian; 22:30ean, Todos los fuegos; 23:00etan, Purple Vellocet; 23:30ean, Moonshakers eta 00.00, The Owl Project.

Exit mobile version