Nontzeberri

Montehermoso Kulturunean, proiektu artistikoak

2014ko proiektu artistikoen deialdian hautatutako proposamenak aurkezten ditu gaurtik aurrera Montehermoso Kulturuneak. Deialdiak bertako artisten lanak bultzatzea eta erakustea du xede.

Gaur bertan aurkeztuko diren bi Eva Menaren The soundtrack of my life) eta Jon Gorosperen Environments dira. Biak ala biak, abenduaren 11tik 2015eko urtarrilaren 11ra arte ikusi ahalko dira.

Eva Menaren lanak formatu handiko erretratuak dira bai eta esku-hartze artistikoa aretoko hormetan espraiarekin ere. Egileak berak hala adierazten du barrutik sortzen zaiona: “Liluratu egiten nau formatu handitan margotzeak, mihise edo paper baten mugetatik at aritu ahal izateak. Horixe da horman espraiarekin margotzeaz gehien erakartzen nauen ezaugarrietako bat, baina, hala ere, ezin izango diot inoiz lantegiko lanari uko egin: hara, nire pintzelak, nire akriliko eta akuarelak… Formatu biak ekarri ditut erakusketa honetara, baita laguntzen nauen musikaren hainbat ordezkari ere.

Jon Gorosperen Environments ikus-entzunezko proiektu hau 8 argazkik eta bi HD filmek osatzen dute. Alderdi fisikoari dagokionez, airean zintzilikatutako pantaila baten instalazioa da lan honen ardatz; pantailak aretoaren erdialdea hartzen du, ikuspen bikoitza ahalbidetuz. Pantaila hori inguratuz, argazki seria dago ikusgai aretoaren hormetan. Erakusketaren ikusizko atalari aldi berean bi grabazioen atal akustikoak laguntzen dio.

 

Exit mobile version