Nontzeberri

Montehermoso Kulturuneak hiru erakusketa aurkeztu ditu

Monument to Transformation/Eraldaketarako monumentua,
prozesu irekia da, non, Gasteizko hiriaz aparte, beste kulturuneetan ere aurkeztu den, besteak beste, nazioarteko mailan ospetsuak diren The Swedish Contemporary Art Foundation-Index (Stockholm), tranzit (Bratislava), City gallery (Praga), edo Centre for Visual Introspection (Bukarest).
Proiektuan, hainbat erakusketa, testu, hitzaldi eta mahai-inguru jaso dira, eta bertan, arte, soziologia, historia edo antropologia eremutik lan egiten duten hainbat profesionalek hartzen dute parte: Vyacheslav Akhunov, Ayreen Anastas, René Gabri, Babi Badalov, Chto Delat, Cristina David, Patricia Esquivias, Pedro G. Romero, Archivo F.X., Nicoline van Harskamp, Sharon Hayes, Sanja Ivekovic, Peggy Meinfelder, Ivan Moudov, Ciprian Muresan, Anatoly Osmolovsky, Dan Perjovschi, Lia Perjovschi, María Ruido, SASA [44], MeeNa Park, Wisnu Suryapratama, Taller Popular de Serigrafía, Vangelis Vlahos eta Haegue Yang.

Santiago F.Mosteyrín ere Montehemoson izango da bere lanekin (Black Swan /Magpie) batera. "Nire lanak hazkundea eta haren mugak aztertzen ditu, marrazkiaz baliatuz eta haren garapenaren denborazko dentsitatea nabarmenduz. Denbora hori marrazkiaren gauzatze-prozesuan hedatzen da lehenik eta behin; hor keinu bakarra behin eta berriro errepikatzen da eta multzoaren barruan zentzua galtzen du esanahi propioa hartzeko. Horrela, marrazkia xehetasun txikienetik hazten da eta isolatutako modulua sarea osatuz eta loturak, mugak eta trantsizio-guneak aditzera emanez."

Ohiana Goenagak bere proiektuaz (Paisaje de luz) hauxe dio: "Proiektuan portzelanaren propietate zeharrargitsua nabarmentzen da. Argiak gugan sortzen duen eragina jartzen da zalantzan. Argia protagonistatzat, guztia sortu eta guztiari bizia ematen diona; izan ere, izaki bizidun guztietan ezinbestekoa da argiaren eta iluntasunaren arteko zikloa, biak beharrezkoak hasiera eta amaiera izateko."

Montehermoso Kulturuneak bidalita

Exit mobile version