Nontzeberri

Monique Wittig idazlearen hiru ipuin euskaraz

Monique Wittig (1935 – 2003) idazle frantziarraren eta teorialari feministaren ekarpenak ezinbestekoak izan ziren generoa gainditu nahi zuen Queer Teoriaren barruan. Susa Literaturak jakinarazi duenez, Itxaro Borda idazleak Wittigen Paris-la-Politique (1999) liburuko hiru kontakizun euskarara ekarri ditu.

Wittig-ek bi nobela idatzi zituen, L’opoponax (1964) eta Les Guérillères (1969). Emakumeen Askatze Mugimenduaren (MLF) sorreran parte hartu zuen eta Les Gouines Rouges izeneko lehen lesbiar taldeko kidea izan zen 1971n.

Wikipedian jasotzen denez, bere teoria feministek eta feminista lesbianek baieztatzen dute gizonaren aurreko kontratu eta esklabotasunean izena ematen ez duen emakume oro ez dela emakumea, gizonek definitzen baitute mundua haiek munduarekin duten harremanetik abiatuta. Horrela, gizon eta ardatz hori suntsitzeko bilaketa geldiezina abiatu zuen. Guztia kultura dela baieztatzen duen kontzeptu naturalizatu eta estandarizatuaren birrinketa ere bilatu zuen.

Hizkuntzaren funtzioaren inguruan ere ikertu zuen. Izan ere, bere aburuz, maskulino hegemonikoaren esanetara dago hizkuntza, gizonarekin harremanetan dagoen guztia zerrendatzeko. Sistema tradizional hegemonikoa kolokan jarri zuen, bai heterosexuala, bai homosexuala.

Exit mobile version