Fitting Room ekimenaren hirugarren edizioa bihar eta etzi egingo da Bilbon. Artearen, modaren, diseinuaren eta joera berrien arteko uztarketaz jardungo dira bi egunez hainbat diseinatzaile eta artista.
Parte hartuko duten batzuk aipatzearren Agurital, Alicia Villodres Studio, Anairi, Ana Viñuela Lorenzo, Anna Fortuny, Cabuxa, Carmen Pinilla, Creative Garden Bilbao, Creative Lounge Chicago, El Armario De Lulú, Feltingmama eta abar.
Artearen esparruan bertoko artistek ikuspegi berezia emango diote erakusketari. Ismael Iglesias, Raquel Duran, Weasel, Sara Campillo, Ibai Leon, Cristina Cendoya eta Lunak parte hartuko dute ekimenean. Azken honek Passion for Japan izeneko seriea ekarriko du. Eskuz pintaturiko platerek osatzen dute lan hau.
Bi egun, artea, moda eta diseinua eta hiri bat.
Nontzeberri