Nontzeberri

Miren Gorrotxategik “33 ezkil” kaleratu du

Miren Gorrotxategi azpeitiarrak gaur, iazko Agustin Zubikarai beka irabazi ondoren idatzi duen 33 ezkil izeneko eleberria kaleratu du Elkar argitaletxearekin.

Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago.

Lana thriller moduko da eta azpi-gai ezberdinak biltzen dira bertan; baserria eta kaleko giroak aurrez aurre jarrita; bikotearen harremanak; droga eta jokoa;  familiaren gorabeherak, eta garai hauetan bezala, hilotzak eta hezurrak agertzen eta desagertzen hasiko dira bertan ere. Hortaz, misterioa bada nobela osoan zehar.

Prosa arin bezain dotore batez jantzita, osagai horiek topatuko dituzu Agustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan. 

Exit mobile version