Hazparnen jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa, eta bertan, Miren Artetxek irabazi du saioa.
Hazparneko Mendeala gelan Eki Mateorena Zozaia, Miren Artetxe Sarasola, Unai Anda Delika, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Xabat Galletebeitia Abaroa eta Peru Abarrategi Sarrionandia aritu ziren, eta Ariketa puntuagarriak egin ostean, Miren Artetxe Sarasola izan da puntu gehien bildu dituen bertsolaria. Beraz, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako lehenengo itzulira eta Eibarren kantatuko du urriaren 31n.
Datorren asteburuan bi saio egingo dira, bat Altsasun larunbatean, eta bestea Lekeition igandean.
